miércoles, 28 de septiembre de 2016

Beharrezkoa da copyright-a?

          Copyright-a norbaitek egindako lan bat ez kopiatzeko lizentzia da, zeina interneten bidez oso erraz eskura daitekeen. Honen bidez bakoitzak egindako lanaren erabilpena mugatzen da, adibidez, musika abesti bat lizentzia hau ez badauka edozeinek erabil dezake bideo batean sartzeko edo musika horrekin nahi bezain beste erabilera egiteko. Honen inguruko eztabaida duela asko dago guztien ahotan eta bakoitzak bere iritzia dauka.

          Argi dago Copyright-a gaur egunean oso normalizatua dagoenez bakoitzaren lanak edozeinek erabil ditzakeela, batez ere interneten plazaraturik badago, Hau pertsona edo artista batzuei ez zaie inporta baina gehiengoak dauka lizentzia hau. Zergatik? Nire haburuz asmakizunaren erabilera maltzurra ekiditeko eta lana bertsio originalean manten dadin. Imaginatu edozein talde terroristak zure musika taldeko abesti bat erabili duela propaganda egiteko, zer nolako itxura emango zukeen zure taldeak?

         Kopiaketak ekiditeko beste herreminta batzuk patenteak dira, baina hauek diruaren truk patentedunaren lana erostea ahalbidatzen du eta hora da Copyright-arekin duten desberdintasuna Copyright-ak ezin baitira erosi .Multinazional handiek patentea erabiltzen dute beraien sekretuak gordetzeko, Coca Colaren formula magikoa adibidez ziurrenik patetntea edukiko du enpresa horrek formula horrekin dirua ateratzeko.

          Bukatzeko, nire ustez lizentzia hauek beharrezkoak dira inoren esfortzuaz beste bat aprobetxa ez dadin, bainan ez nago ados lizentzia hauek probestuz sekulako dirutzak ateratzeaz horrela monopolioak sortuko liratekeelako eta hori herritarrontzat ez da batere onuragarria prezioan leihakortasunik ez dagoelako eta beraz prezioen igoera ekarriko luke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario