jueves, 22 de septiembre de 2016

Portafolioen inplementazioa


Portafolio elektroniko bat egiteko beharrezkoa da e-portafolioa egin behar duen pertsona argi izan dezan zein erabilerarako nahi duen, bertan mota bateko ala besteko elementuak sartzeko.

Portafolio elektroniko bat sortzeko ez zara informatiko aditu bat izan behar, bada, edozein pertsona egiten ahal duelako hauetako bat oso era errazean. Blog bat sortzea da lehenengo pausoa (Blogger, Wordepress, ...  blogak egiteko herremintak dira eta doan egiten da) geroago hor bertan argazkiak, testuak, etab. plazaratzeko. Badaude baita bideoak argitaratzeko plataformak (Youtube,...) hortxe zeure bideoak plazara ditzazun.

Ongi dago portafolio elektronikoa atal desberdinetan banatzea ondoren dena hobeki ordenaturik izan dezazun. Adibidez, laneko gauzak dituen karpetarako komenigarria litzateke zure lanarekin erlazionatutako zerbait sarrera gisa jartzea (hitzen bat ala argazkiren bat).

Azkenik, karpetak eginda daudenean eta sarbidea jarrita geratzen den bakarra dena informazioz betetzea da portafolio elektroniko bat izateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario