Elkar ariketa 1
1.-
Erabakien bidez erdietsi nahi lituzkeen helburuak hauek dira: euskalkiak ez
daitezen elkartu gehiago urrun eta
alden, lehenik; ahal daitekeen neurrian, elkarrekin
bil daitezen, gero.
2.-
Baina zer gertatu zen? Zabartuaz joan ziren gurasoak, zerurako bidea umeei
erakustean, eta Adamen umeak, elkarrekin
lehian bezala, hasi ziren atsegin lotsagarrien ondoren.
3.-
Ingelesez ere maizegi gertatzen den bezala, ikus daitezke gure artean, elkar... urrun ez dabiltzala, elkarrizketa, elkar-izketa, eta, agian, elkar
hizketa; hitzegin, hitz-egin eta hitz egin.
4.-
Itzulitakoan, hizketan hasi eta txangoaren inpresioak kontatu genizkion elkarri .
5.-
Hala dirudi, ezin garela geure paperetatik atera, kosta egiten zaigula gidoitik
atera eta elkarren artean zinez mintzatzen hastea.
6.-
Behartua dago gurasoa zortzigarren lekuan, ume eta mirabeei eragoztera
bekaturako bide eta arriskuetan ibiltzea, nola den arratsetan berandu
etxeratzea, batez ere emakumeak; lagun gaiztoekin biltzea, neskatxa eta mutilen
batzarreak diren etxeetara joatea, ezkontzeko hitzak emanik daudenak elkarrekin bakarrik egotea.
7.-
Aspaldi haserre egondako jendearen arteko besarkadak ikusi genituen
manifestazio erraldoian, eta euskaraz bi hitz baizik ez dakizkien jendea
haiexek erabiltzen zituela, elkar agurtzean.
8.-
Ez daude, nabari da, Txinakoaren antzeko harresiz elkarri bereziak, bai baitira, urri edo ugari, pipa hartzen duten
apezpikuak ere.
9.-
Jauna: nahi du bada umeak kutxan gorderik edukitzea? Ez, baina bai, neskatxak
eta mutilak elkarrekin batzarreak
etxeetan ez egitea, zeren bestela bekatu asko hemendik etorriko diren, dela
gogoz, dela hitzez, dela keinadaz.
10.- Denbora puska bat
zeramatenean elkar ekinean eta
lurrean piririka, zentinela karlistak Martin Saldias horma baten kontra
zokoratu eta herio-kolpea ematera prestatu zen.
11.- Begira ezkontzeko
hitzak emanik edo ustean dagoen alaba horri utzi diozun bere ezkutariarekin
egoten nahi duen eran, zeuregan esaten duzula: zaudete; bada gero ere elkarrekin bizi behar duzue. Ah guraso
zorigaiztokoa! Zure gainean izango dira zure alabaren bekatuak.
12.- Berez bezala
dator horrexegatik, ezer behartu eta bihurritu gabe, Urte-giro haiek eta Egunkari hau elkar berdintzea
nahiz formari nahiz mamiari dagokionez, elkartu
hain guztiz beste direlarik ere.
13.- Elkarri agur esan eta Saldias
jauregirantz abiatu zen.
14.- Basoa ez zen oso
itxia, horrenbeste terreno libre ikusi eta zuhaitzek elkar errespetatzea eta batak besteari tokia uztea erabaki balute
bezala.
15.- Ezkontzeko hitzak
emanik daudenak elkarrekin hitz
egiten egotea Baionako apezpikuaren mendeko elizetan apezpikuak bakarrik
barkatzen duen bekatua da.
16.- Urteak joan
ahala, euskalkiak bereizten eta elkar urruntzen
ari dira, edozein hizkuntzaren dialektoak bezala.
17.- Hantxe, halaber,
Irurtzungo edo inguruko herrietako neskatilak, elkarren artean irrika eta beraien ardurapean utzitako umeekin
jolastuz.
18.- Orduan, aspaldiko
partez, ama, ahal bezain amultsuki ene bi besoen artean hartu nuen eta gure bi
matelek elkar ukitzen zutelarik, ene
negar-anpuluek harena busti zuten. Elkarri
sustengatuz joan ginen sukalderaino, isil-isila.
19.- Ezkonduen
bizimodua gurutze txit astun eta samina da berez, eta burdinazkoak dira honen
kateak, baina urrezko bihurtuko direla dio, ezkonduek elkar, dagokien bezala, maite badute.
20- Luze gabe, elkarren aurrean geunden, arrain zopa
jaten biok, botila ardoa aurrean.
21.- Beharrak eta
indarrak batera joerazten ez gaituzteino, eta txorakeria litzake orduan
euskaldun guztiak giputzon esanera egongo direla sinestea, atzera begiratu
behar dugu, euskalkiak are gehiago elkar
bazter ez daitezen.
22.- Pentsatu nuen,
gosaldu gabe, berehala arditegira joanen nintzela... eta lanean hasiko, baina
ordu berean ama sukaldetik atera zen eta uste baino lehenago elkar gurutzatu genuen.
23.- Onginahi eta
amodio hau aipatzen bada ezkonduak biziko dira, zakurra eta katua, elkarri loturik, biziko liratekeen
bezala.
24.- Haien arteko
eztabaida oso lasaia izan zen, eta arrazoi osoa eman zion Ali Beyren
baieztapenari: «arabiarrek adeitasun handiz tratatzen dute elkar zeinahi egoeratan».
25- Elkar hurbil samar daude bi misioetxe
horiek; bertako misiolariek maiz joan behar izaten dute elkarrengana; eta hargatik, Pingliangeko prefekturaren zokorik
baztertuenean dauden bi etxe horien artean hartu-eman handia izaten da.
26.- Hedabide beraren
soldatapekoak izanak ginen urte batzuk lehenago. Ongixko hartzen genuen elkarrekin antzinako denboretan.
27.- Emakume ezkonduak
egin behar duen laugarren gauza da setaren grina hilduratzea edo hezteko neurri
egokiak hartzea; bestela laster itzaliko da ezkonduek elkarri zor dioten onginahi eta amodioa: ez da bakerik zurekin
izango, eta nork eta nola igaroko du bere bizitza guztia zu bezalako zirauna
bere aldean daukala?
28.- Alta, begiratu balit,
ez ote nion zorroa hustuko? Baina ez zen tokia, ez eta momentu egokia. Beraz,
bata ala bestea, mutu egon ginen elkarri
errespetuz eta bereziki errespetatu nahi genuelakoz lurrez estaltzen ari
ginenaren memoria.
29.- Uste ez bezalako
aldakuntzak dakartzate berekin urteek. Loidi aspaldiko ezaguna dut.
Haurretandik ez gara elkarrengandik urruti
ibili Errenterian.
30.- Irailaren
lehenengo egunetan abiatu nintzen nire barrutiaren iparraldea ikertzeko
asmotan. Ahal banezakeen, Txinako harresi handiaren iparralderaino igarotzeko
asmoa nuen, Gobiko misiolariekin elkarri
aditurik, deabruari ipar eta hegoaldetik astinaldi gogorra emateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario