martes, 27 de diciembre de 2016

KASARESEN TESTUA ZUZ.

               Herri euskaldunak eta eskola txikiak
Descripción: http://www.erabili.com/VHosts/ErabiliCom/img/pxl.gif                                              Paula Kasares (NUP)
Euskararen berreskuratze zozialaren sozialaren prozesua hizkuntzaren hiritartzea ekarri du. Azken mendean euskera hiritik baztertuta egon da eta bereziki landa eremuetako mintzaira izatetik, nekazalgo eta arrantzuaren bizimolde tradizionalei lotuta egotetik, modernitateari eta hirietako bizimoduari egokitu zaie gutxi-asko. Egun, euskaldun gehienak hirietan bizi dira eta oso ehuneko apala, baino ez, aldiz, herri txikitan.
Descripción: http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1314862470/eskolatxikiak_270.pngBestalde, jakina dago herririk euskaldunenak, IV. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, euskaldunak biztanleen % 80tik gora dituztenak, txikiak izaten direla. Hala bada, ikuspegi kuantitatibo batetik euskararen egoerarako herri txiki euskaldunak ezer gutxi badira ere, kualitatiboki, hizkuntzaren bizitasunarako berebiziko garrantzia dute. Herri euskaldun horietako eskolei erreparatu nahi diet, herri txikietan eta auzoetan egoten diren landa eremuetako eskola txikiei. Zergatik merezi dute arreta hezkuntza errealitate ñimiño horiek?
Hizkuntzaren ikuspegitik, hiztun kopuru urria izanagatik, herri euskaldunetan euskara bizi-bizirik dago, belaunaldi guztietako herritarren mintzaira izaten da eta ohiko harremanetan erabiltzen da. Herri txiki horiek hizkuntzaren bizitasunerako beharrezkoak dira, Joshua A. Fishmanen hitzetan «demographically concentrated and intergenerationally continuous» («demografikoki kontzentratuak eta belaunaldien artean jarraiak»)baitira. Horregatik, «heartlands of minority languages» deitu izan zaie, hots, hizkuntza gutxituen oinarriak. Gurean, Mikel Zalbide euskaltzainak "arnasguneak" erabiltzen ditu euskara gizarte harremanetan ohizkoa duten herri-eskualdeei esateko. Herri euskaldun horietan euskarak bertako mintza molde eta erregistro jatorrak (hitanoa, soziolektoak...) garbienak eta bizienak atsikitu ditu.
Herri txikien ikuspegitik, eskolak bizia ematen dio herriari, eta haien bihotza bizipoza dira. Haurrak herrian dabiltz egun osoan eta eskolak bertako kulturari eta ohiturei eusten die, haurrak bertako kultura ohituretan sozializatuz: inauteriak direla, Olentzero, Orakunde (Ostegun Santuko haurren eguna), Santa Agueda, festak... Eskola txikiak beste eskola eredu bat nahi izan dute. Bestalde, eskolak, zerbitzu gisa, herrixkan biztanleak geratzen laguntzen dio.
Familien eta haurren ikuspegitik, ikasleak herriari estuki lotutako eskola batean hazten dira, herriaren bizitzan errotutak. Adin desberdineko haurrak biltzen dira ikastalde berean eta horrek elkar eragina eta kooperazioa era naturalean sustatzen ditu. Gainera, eskola txikietan gurasoen inplikazioa handiagoa izaten da.
Beraz, herri txikietan eskolak hizkuntzari ez ezik herriko bizimodu, ohitura eta kultura eusteari ere eragiten dio. Jacqueline L. Urla antropologoak eta Jakoba Errekondo nekazaritza-ingeniariak honela idatzi dute Zerain herriez eta hango eskolez: «One of the first steps locals took to preserve their community was to create a school in town for their younger children. Keeping children close to their families and neighbours during their early socialization was regarded by residents to be essential for the transmission of local culture, language, and customs as well as the formation of closer life long bonds with their peers». Hau da, Zerainen tokiko garapen iraunkorrerako lehen hurratsetako bat herriko haur txikientzako eskola sortzea izan zen. Izan ere, zerainekoak haurrak herrian, haien familia eta auzokidekin atxikitzea funtsezkotzat jo dute herriaren kulturaren, hizkuntzaren eta ohituren transmisiorako, eta baita tokian errotutako bizimodua bermatzeko ere.
Herri txikietako edo auzoetako eskola gure hezkuntza sistemako errealitatea kuantitatiboki txikia baina kualitatiboki garrantzitsua dira. Azken hamarkadetan teknologia berriek eskola txikien arteko elkarlana eta koordinazioa erraztu dute. Adibidez, Gipuzkoako eskola txikien sarea 1987. urtean abiatu zen. Irakasle talde bat, eskola txikien balioari jabeturik, elkartzen hasi zen. Egun, Gipuzkoako eskola txikiak 26 dira eta mila ikasle inguru biltzen dira bertan. Bizkaian 24 eskola txiki daude. Araban herrietako eskolen arazoei aurre egiteko Landa Eskolen Foroa sortu berri dute. Nafarroan landa eremuko eskolak 79 dira ,bainan hemendik aurrera bat gutxiago, duela aste batzuk amaitu baitzen ikasturtea Nafarroako Mendialdeko Erasungo herriko eskolarentzat. Heldu den ikasturtean neska mutiko erasundarrek Doneztebeko ikastetxe publikoan bildu beharko dira. Herriak eskolari eusteko aleginak eginagatik ere, Nafarroko Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eskola ixteko erabakia aurrera eraman du gutxienez 5 ikasle behar baitira eskola zabalik izateko. Eskolen itxiera behin-betiko izaten da. Hau da, behin itxiz gero eskolak ez dira berriz zabalduko, nahiz eta haur zenbakia hazi. Hala gertatu da Erasundik hurbil dauden Zubieta eta Elgorriaga herrietan (Malerrekan) eta Anizen (Baztanen), baita Arabako Bernedo herrian ere. Herriak haren eskola galtzen duenean, nolabait bizia ere galtzen duela diote.




No hay comentarios:

Publicar un comentario