martes, 27 de diciembre de 2016

SISTEMA POLITIKOAREN KRISIA

SISTEMA POLITIKOAREN KRISIA

                Azken aldian pil-pilean dagoen gaietako bat sistema politikoaren krisia da eta honen isla nagusiak bi izan dira. Batetik, Espainiar estatuan egon diren ustelkeria politikoaren epaiketak eta bestetik, Espainiar estatuan egon den blokeo instituzionala, hau da, estatuan gobernu falta egotea.

                Hasteko, krisi honen adierazgarri naguienetako bat, lehen aipatu bezala, Espainiar estatuak jasan duen ustelkeria politiko larria da, zeina PP-ren eskutik  gauzatu den. Hain da larria arazo hau ,zein auzitegi berezi batean sartu behar izan dituzten lapur guzti horiek. Argi dago Alderdi Popularrak ustelkeria politikoaz baliatu dela beraien finatziazioa gauzatzeko eta hau egia dela ikusteko, bakarrik kasu hauetan inputatuak dadenen defatsak entzun behar dira. Adibidez, hainbatek beraien memoria txarrari botatze diote errua, beste batzuek “demencia senil” jasaten dutela erran dute aitzaikiatzat (hau egia bada ez adkit zer egiten duten hauek kargu politiko batean), eta veste askori hitz egitea era ahantzi zaie.

                Baina, guztiek ez dute aitzakiarik jarri eta era vetean edo bestean eta beraieninteresak defendatzearren, txikatoarena egin duteeta beraiei komeni zitzaiena kontatu dute beraien ipurdia salbatzeko asmoz. Azken finean, inplikatu guztiek denok dakikigun zerbait tapatzen saiatzen dira, hots, alderdi politiko horretako dirua Olentzerok ekartzen duen ikatza baino beltzagoa dela.

                Bigarrenik, urte bateko blokeoa da krisi politikoaren veste eragile garrantzitsu bat. Hau dela eta, lortu den bakarra gobernuan Mariano Rajoy beste urte batez egotea da, azkenean, berriro ere alderdi politiko berdinak boterean jarraitzeko.

                Gobernuaren desblokeoa gauzatu duen alderdi politikoa, egunkari askoren esanetan, PSOE izan da bere sigletako printzipioei bizkarra eman dionak ez sozialista eta ez langilegoarena delako. Hauek erabaki hau hartu baino lehen, barneko zatiketak izan dituzte benetan ezkertiarrak diren soziaisten artean eta PP-ren infliltratuen artean

                PSOE, ordea, ez da gobernua Aurrera eraman duen alderdi bakarra. Ciudadanos alderdi politikoak edo beste modu batera esanda, PP alderdi politikoaren filialak (Osasuna Promesas bailitzan) gobernua Rajoyri eman dio. Alderdi berri honek burtsan dauka bere sorrera, burtsak eman baitio alderdi honi garrantzia izateko aukera. Eta soilik eginkizun batekin jaio zen gobernuan dauden alderdiak bankuek kontrolatzea, alegia.

                Aurrekoari jarraiki, Podemos dugu, bere baitan “Izquierda Undida” daukana eta nire ustez parlamentuko alderdi politiko nagusien artean ezkertiarra den bakarra da. Hauen buruzagia Pablo Iglesias da eta lorpen garrantzitsu bat lortzear dago “Partido Traidor de España”-k (PSOE) lurra ukitzea, zehatz mehatz. PSOE-k Francoren heriotzaz geroztik baitago gezurretan.

                Azkenik, krisia eragin duen azken faktorea Katalunia da. Katalunia, gaur egun kataluniar eskuindarrek maneiatzen dute, baina estatuarekin inkonpatobleak direla diote eta horregatik independentzia aldarrikatzeko urratsa ematen ari dira. Nire ustez, kataluniako CIU alderdikoek ez dute independentzia eskuratu nahi, gutxienez orain,  eta EAJ-ren gertuko helburu berdina dute, hau da, autogobernu gehiago.


                                 

No hay comentarios:

Publicar un comentario